Maiatzaren 7an, arratsaldeko 7etan, Barry Manleyren "Irish in Euskal
Herria" saioaz gozatzeko aukera izango dugu Elorrioko Iturri Kultur
Etxean. Irlandar honek, euskararekin eta Euskal Herriarekin duen
harremanean oinarritutako umorezko bakarrizketa eskainiko digu.
Pages
2014/04/29
2014/04/03
Bisitak Durangoko Astronomia Ikasgelara
Durangoko Astronomia ikasgelan izan gara azken
egunotan bisitak egiten. Gustura asko entzun ditugu Estebanen azalpen
guztiak: eguzki erloju, planeta, astro, izar, satelite... zenbat kontu
ikasi ditugun, ezta? Eskerrik asko, Esteban! Plazerra izan da zuri
entzuten egotea.
2014/03/25
Durangoko Planetariumera bisitak
Apiril hasieran Planetariumera bisitak
egingo ditugu Durangaldeko Berbalaguneko partaideok. Hitzorduak
apirilaren 1ean eta 2an izango dira, goizeko 10:00etan eta
arratsaldeko 18:00etan.
Bisitetan parte hartzeko, ez da
ezinbestekoa Berbalaguneko kide izatea; euskaraz komunikatzeko
gaitasuna duen edonor etor daiteke planetariumari eta unibertsoari
buruzkoak entzutera.
Parte hartu nahi duenak 639 400 786
telefonora deitu edo sms-a bidal dezake. Izena emateko azken eguna:
martxoak 31.
Subscribe to:
Posts (Atom)

