Pages

2013/05/12

LASTER. Artile-tailerra Berrizen


Artilea oinarri hartuta, fieltrozko bitxiak egiten ikasi nahi duzu? Bada, asteazken honetan, aukera paregabea duzu.

Esan bezala, hitzordua asteazkenean, hilak 15, izango da, arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean, Berrizko Anbulategi Zaharrean.

Bertara hurbiltzen bazara, Alluitz Naturako Alizia gure lagunaren eskutik, artilearen inguruko sekretutxo batzuk ezagutzeko aukera izango duzu. Baita zeuk egindako bitxiren batekin irtetzeko aukera ere.

Hori bai, oraingo honetan ere partaide kopurua mugatua izango da; beraz, 639 400 786 telefonora deitu edo sms-a bidali beharko duzu fieltrozko bitxiak egiteko.

Anima zaitez eta har ezazu parte tailerrean.

2013/04/17

Laster. Gatzatu-tailerra AbadiƱon

Asteartean, hilak 23, beste ikastarotxo baten parte hartzeko aukera izango dugu Durangaldeko berbalagunok. Oraingo honetan, xaboiak, artileak eta enparauak alde batera utzita, gozogintzan arituko gara; gatzatuak egingo baititugu: zapore eta testura desberdinetako gatzatuak.

Horretarako, Alluitz-Naturak AbadiƱoko Mendiola auzoan duen egoitzara hurreratuko gara eta, bertan, ikastaroa egiteaz gain, Aliciak eta Patxik ardiak nola gobernatzen dituzten ere ikusi ahal izango dugu.

Aurreko ikastaroetan bezala, honetan ere partaide kopurua mugatua izango da; beraz, 639 400 786 telefonora deitu beharko duzue ardi esnearekin esperimentuak egin nahi dituzuen guztiok.

Ez ezazue aukera galdu!

2013/04/15

Laster. Xaboigintza-tailerra Elorrion


Eguen honetan, berriro ere, xaboia egiten ikasteko aukera izango dute, hala nahi duten guztiek. Oraingo honetan, Elorrion izango da hitzordua; Abizari Euskaltegian, hain zuzen ere. Bertaratzen direnek, Alluitz Naturakoen eskutik, xaboia egiteko jarraibideak jasotzeaz gain, euren lehenengo xaboia egiteko aukera ere izango dute. 

Ikastaroan partaide kopurua mugatua izango denez, parte hartzeko, izena ematea ezinbestekoa izango da. Horretarako, 639 400 786 telefonora deitu edo sms-a bidali beharko du.

Animatu, bada, eta ostegunean, 18:30etik aurrera, erdu xaboiak egitera!