Pages

2011/01/27

LASTER. Auzorik auzo

Domekan, hilak 31, Auzorik Auzo ibilaldia izango da AbadiƱon. Hamabi Harri auzo-elkarteak antolatzen duen jarduera honek VI. edizioa beteko du domekan. Oinez egiten den martxa honen helburua xumea bezain aberasgarria da: AbadiƱoko auzoak ezagutzea, ibilaldiaz gozatuz.

Goizeko 8,30etan Gerediagako plazan egingo den sinatze-ekitaldiak emango dio hasiera Auzorik Auzo ekimenari. Ordu erdi geroago, 9etan, 20 km. inguruko ibilbideari ekingo diote parte hartzaileek. Parte hartzaileen indarrak berreskuratzeko, gune bi egokitu dituzte antolatzaileek: Gaztelua auzoan fruta banatuko dute, eta 10,30etatik aurrera salda egongo da Irazola auzora heltzen direnentzat.

Ibilaldia amaitutakoan, Zelaietako kultur-etxean luntxa egongo da erromeriaz alaituta. Ezetz topatu plan ederragorik!

2011/01/19

LASTER. Kantulagun

Bihar, hilak 20, iluntzeko 8etan abiatuko da Berbaro euskara-elkarteak eta Plateruena kafe-antzokiak antolatutako Kantulagun ekimena. Kantulagun-i esker Durangaldeko euskaltzaleok, lagun arteko giroan, kantuaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu. Bizkaiko kantak izango dira, besteak beste, landuko diren kantak.

Esan bezala, Kantulagun bihar abiatuko da, eta maiatzera arte izango du iraupena. Otsailaren 24an, martxoaren 24an eta apirilaren 28an izango dira hurrengo saioak, eta maiatzaren 27an kantu-afari batek emango dio amaiera ekimen polit honi. Kantulagun-en saio bakoitzak kantari, musikari edo letragile ezagun bat izango du gidari. Biharko saioak, esaterako, Xabier Amuriza.

Euskal kantei ekiteko gogoaz bazabiltza, bada, Plateruena kafe-antzokiko barran izena eman baino ez duzu egin behar.