Pages

2011/06/04

LASTER. Bolo-txapelketa

Asteazkenean, arratsaldeko 7etan, Berrizko Ganekoetxe pareko bolatokian bolo-txapelketa izango da, Berrizko AEK-k antolatuta. Ekitaldia lehiaketak ez ezik, lehiaketaren ondoko luntxak ere osatuko du.

Bertaratutakoen artean taldeak egin eta txapelketaren epailea izendatu ondoren, bolo-txapelketari ekingo diote parte hartzaileek. Parte hartzaile bakoitzak botaldi bi egin ahal izango ditu eta helburua zutik dauden "txirloak" lurreratzea izango da. Azkenean, puntu guztiak batu eta puntu gehien lortu dituen taldeak luntxa doan izango du, gainontzeko partaide guztiek euren lepo hartuko baitute luntxaren ordainketa.

Bolo-txapelketaren antolatzaileek txapelketa honetan edozein euskara-ikaslek, berbalagunek edo euskaltzalek parte har dezakeela adierazi digute, parte-hartzea zabala izan dadin nahi dute eta.

2011/05/27

LASTER. "RAM memoria" argazki-erakusketa

Datorren asteazkenean, ekainak 1, arratsaldeko 7,30etan Zelaietako liburutegian RAM memoria izeneko argazki-erakusketaren aurkezpena egingo du Zaloa Fuertes argazkilariak. Aurkezpenean Zaloak argazkien sormen-prozesuari buruz egingo digu berba bertara joango garen guztioi.


Berbalagunek antolatu duen argazki-erakusketa hau ez da Zaloak egin duen lehendabiziko erakusketa, ez; beste bi gehiago ere eginda dauzka aurretik Queretaron (Mexikon), bere jaioterrian. Bai, lagunak, Zaloa AbadiƱon bizi da, euskalduna da, guraso euskaldunen alaba, baina Mexikon jaioa eta bizi izandakoa.


Zaloa aurten hasi da Berbalagunen eta AbadiƱoko Soloa tabernako hitzordura joaten da asteazkenetan euskera lantzera eta hobetzera. Hemen daukazue, bada, berbalagunok, beste kide bat ezagutzeko modukoa. Ah! Beste kontutxo bat: asteazkenean aurkezpenera joaterik ez daukazuenok aukera izango duzue ekainaren 10era arte erakusketaz gozatzeko.

2011/05/17

LASTER. Ibilaldia 2011


Maiatzaren 29an, Boga! aurtengo Ibilaldia 2011 Ondarroan. Ondarrutarrek "aurrera jo" esan nahi dute BOGArekin. Aurrera, indarrez, guztiok batera. BOGA euskararen alde, BOGA beraien proiektua ezagutarazteko, BOGA Ikastola-eredua indarberritzeko, BOGA beraien seme-alabengatik.

Denok ikastolarekin batera: BOGA!