Pages

2009/12/11

ZALDIBAR















Zaldibarko Berbalagun Taldeak


Zaldibarren Berbalagunak batzen hasiak dira dagoeneko.
Hau da bertako taldeen egutegia eta ordutegia:

Asteartean:
19:30-20:30 Rincon de Paula tabernan
Asteazkenetan:
10:30-11:30 Rincon de Paula tabernan
19:30-20:30 Rincon de Paula tabernan

Ostiraletan:
15:00-16:00 Karobi kafetegian

Animatu eta zeuk ere izena eman!!!





zaldibarko berbalagunak iazko ospakizunean

Berbalagunon jaia






Kaixo berbalagun, ikasle, irakasle, euskaltzaleak!!

Urtea behar den moduan amaitzeko Durangon Durangaldeko Berbalagunak Gabonetako jaitxoa antolatu dugu hurrengo ostiralerako, hilaren 18an.
Asmoa 19:30etan trikipoteo batekin ekitea da, goienkalen gora eta behera. Ondoren, 21:00etan, afaria izango dugu Berbaroko txokoan .
Menua: Entsalada, solomoa piperrekin, postrea eta edaria ere behar beste, dena 15€tan.
Bertan bertsolariak ere izango ditugu, Gorka Lazkano eta Eneko Abasolo"abarkas".
Kantuen aritzeko aukera ere egongo da afalostean..

Beraz bi aukera dituzue, afal aurretik trikipoteoan parte hartu nahi duzuenok 19:30etan Izki tabernan(lehengo berbaro) geratuko gara eta afaltzera zuzenean etortzeko asmoa duzuenok, 21:00etan berbaroko txokoan..
Izena emateko azken eguna(beti salbuespenen bat ere egiten dugu..) 14a da.
Animatu eta izena emon!!