Pages

2009/12/03








Talde banaketa, ordutegiak zehazten,....



Durangoko berbalagun taldeak:
Astelehenetan:
  • 15:30-16:30 Jai Berri kafetegian
  • 19:00-20:00 Plateruenan
  • 20:30-21:30 Plateruenan

Asteartean:

  • 15:00-16:00 Ibaizabal kafetegian

Asteazkenean:

  • 10:00-11:00 Jai Berrin
  • 15:00-16:00 Atxo Fun-funean

Ostegunean:
  • 15:00-16:00 Ibaizabal kafetegian
  • 17:00-18:00 Mesoi berrian
  • 18:00-19:00 Ibaizabal kafetegian
  • 18:30-19:30 Zero kafetegian

Ostiralean:
  • 11:00-12:00 Plateruenan(2 talde)
  • 18:00-19:00 Atxo fun funean
  • 20:00-21:00 Irlandesean

Berbalagunak egindako batzarraren lekukotasuna.....
Oraindik ere izena emateko aukera baduzu, Eman izena Berbalagunen!!

berbalagunak azokatik...

Durangoko Euskal Liburu Azokaren 44. edizioa abenduaren 4tik 8ra ospatuko da. 4an goizeko 10:30etan zabalduko ditu ateak azokak.
Durangoko berbalagunak bertaratzeko asmoa badute behintzat. Bariku goizeko taldeek 11etan hitzordua dute kafe antzokian asmo horrekin.
Egun hauetan Durango osora hamaika aukera zabalduko dira; ikuskizunak, antzerkiak, aurkezpenak, kantaldiak, elkarteratzeak,...Landako gunean, Haur literatur aretoa, Elkartegia, San Agustin, Gaztetxean azoka alternatiboa, Andra mariko elizpea, merkatu plazan artisautza azoka,...Egitarau ofizialari buruz gehiago jakiteko hemen klikatu dezakezue.

KORRIKA denda ere badagoela enteratu gara. Gainera merkealdietan ei dago eta non eta GOIENKALEN! Bertaratu behar...

Asteburu luze honetan euskararen munduan murgiltzeko aukera paregabea duzue berbalagun kideok, bertara hurbildu eta kriston pare pasatzeko!

Ondo ibili!!!
BERBALAGUN PRENTSAURREA DURANGON

Iazko balantzea egin eta aurtengo edizioari hasiera emateko Durangoko talde eragileko partaideek prentsaurrea burutu genuen urriaren bukaeran Durangoko Kafe antzokian.


Bertan Berbalagun dinamizatzaileak, Hizkuntza eskolako ordezkariak, Berbaro Durangoko euskara elkarteko zuzendariak, Udal euskaltegiko zuzendariak, udaleko euskara zerbitzuko ordezkariak eta Abarrak AEK euskaltegiko arduradunak parte hartu zuten. Honetaz gain, berbalagunean ibilitakoa eta dabilen Josep ere izan genuen-jatorriz kataluinakoa, Durangon bizi dena eta azken urteetan euskara ikasi eta erabiltzen duen gaztea- eta berbalagunean parte hartzen duenetik izandako esperientzia kontatu zigun.
Honekin batera aurtengo erronkak ere plazaratu genituen eta deialdi berezia egin genien euskaldun zaharrei programan laguntzaile gisa parte hartzeko eta euskaldun berriei zein bidea egiten ari direnei programara hurbiltzeko. Animo zuek!
ZAHAR ETA BARRI BERBETAN GABIZ!!