Pages
2021/06/16
Bertso saioa Iurretako plazan
Durangaldeko Berbalagunok, Iurretako jai batzordearekin batera, bertso-saioa antolatu dugu ekainaren 20an Iurretako plazan. Unai Iturriaga, Miren Amuriza, Eli Pagola eta Eneko Abasolo “Abarkas” hiketan ariko dira, eta gai-jartzailea Maite Berriozabal izango da. Saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da.
2021/06/07
Poltsikorako hitanoa liburuxka
Durangaldeko berbalagunetik, hitanoa berpizteko asmoz, poltsikorako hitanoa liburuxka sortu dugu. Bertan aurkituko dituzu hitanoari buruzko informazio guztia eta aditz nagusiak. Hitanoan murgiltzeko tresna baliagarria.
2021/05/31
Adi, Berbalagun!
Mendilagun irteera zoragarria egin genuen Erdella Mendizale Taldearekin batera pasa den zapatuan Elorrioko ermitetatik.
Lagun giroan goiz pasa itzela esgin genuen. Eskerrik asko, Erdella eta parte hartu zenuten guztioi.
Hurrengo irteera ekainaren 5ean izango da. Durango eta Abadiñotik zehar ibilibide historikoa.
2021/05/12
Hurrengo asteetako Berbalagun irteerak
Hona hemen hurrengo asteetako irteerak.
Urkiolako eta Intxortako irteerarako ez dago lekurik. Elorrioko mendi irteeran oraindik izena eman dezakezu.
2021/05/05
Adi Berbalaguneko agendari!
📣 Adi, Berbalagun!
2021/04/26
AIARBI BASERRIRA BISITA GIDATUA
Berbalagunok ez gara etzxean geratzekoak, berba egin eta lagun artean planak egitea gustatzen zaigu. Oraingoan Berrizen daukagu plana.
AIARBI ibilbide oso luzea duen esne behien baserri bat da. Esnekien produkzio handia daukate.
Berrizko eliza parean elkartu eta oinez joango gara bertara. Ganadutegia ezagutu eta esnekiak nola egiten dituzten ikusiko dugu.
PLAZA MUGATUAK, IZENA EMAN BEHAR DA: 639400786
2021/04/15
DURANGOKO BISITA GIDATUA
Martxan dira Berbalaguneko ekintzak. Hona hemen lehen ekintza:
DURANGOKO BISITA GIDATUA
Historia handiko herria dugu Durango, historia handia eta bere barnean istorio asko gordetzen dituena.
Izaskun Gisasolaren eskutik Durangoko historian murgilduko gara.
PLAZA MUGATUAK ETA IZENA EMAN BEHAR DA!
Deitu edo idatzi: 639 400 786
2021/03/26
ADI BERBALAGUNEN AGENDARI!
Berbalagun,
Badakizu Durangaldean 26 Berbalagun talde daudela? Berbalagunok pandemiari aurre egitea lortu diogu, Birusak ez gaitu mututu, eta euskaraz praktikatu eta bizitzeko hautua hartu dugunok asko gara.
Alabaina, badakigu ez direla garai errazak, eta ikasturte hasieratik hona ezin izan dugu ekintzarik antolatu. Egoera ez da hobetu, baina osasun protokoloak ondo betetzen ikasi dugu, eta ekintzak antolatzen hasteko garaia dela erabaki dugu.
ADI! udaberriko oporren ostean, agenda bete-betea izango dugu eta!
2021/02/23
Durangaldeko Berbalagunen eskaintza zabala
Gero eta gehiago gara Durangaldean euskaraz Praktikatu eta Bizitzeko erabakia hartzen dugunok; Elorrion, Abadiñon, Berriz, Iurretan eta Durangon 26 Berbalagun taldetan banatuta gaude 140 lagunetik gora.
Zuk ere euskaraz gehiagotan egin nahi duzu?
Praktikatu nahi dionari lagundu nahi diozu?
Lagun artean momentu atseginak igaro nahi dituzu?
Gainera eskaintza zabala da: irakurzale taldeak, paseolagun, gurasolagun, ekintzak, tailerrak, zozketak...
Deitu edo idatzi zenbaki honetara: 639 400 786
2020/12/09
HITANOLAGUN EGITASMOA ABIAN DA IURRETAN
Hitanoa ikasteko eta praktikatzeko aukera paregabea Iurretan urtarriletik aurrera.
Iurretan hika hitz egiten duten herritarrek eta Durangaldeko Berbalagunek elkarlanean sortutako egitasmoa da.
Urtarrilean ikastaro labur bat egingo dugu, eta jarraian, mintzapraktika egiten hasiko gara. Gainontzeko Berbalagun taldeak lez, astero elkartuko gara mintzapraktika egiteko, kasu honetan, Hitanolagun izango gara.
Hika berbetan ikasteko edo hizkera hobetzeko interesa badekon/k, animau hadi!
Deitu edo idatzi telefono honetara: 639 400 786
Dohainik da!
2020/10/30
BERBALAGUN ONLINE
PRAKTIKATU ONLINE ERE BAI
COVID-19ak konplikatu ditu herritarron arteko kontaktuak, horregatik, euskaraz online praktikatzeko aukera berriro zabaldu nahi dugu.
ZER EGIN BEHAR DA PARTE HARTZEKO?
1. Behean dagoen loturan aukeratu modalitatea: AURREZ AURRE, ONLINE, ala BIETARA.
2. Markatu nahiago d(it)uzun egun(ak) eta ordutegia(k)
Parte hartzea DOHAINIK da 👌, gainera, izena ematen dutenen artean 10 SARI-KUTXA 🎁 zozketatuko ditugu.
Animatu eta eman izena > http://emanizena.praktikatu.eus/
2020/09/15
Ikasturte berriari ekiteko prest?
Durangaldeko Berbalagun berriro martxan da. Pandemiaren eragina heldu da Berbalagunera, baina ez gaitu mututuko, ez noski!
Gaurtik aurrera taldeak eratzen hasiko gara. Talde txikiak sortuko ditugu, eta segurtasun neurriak beteta elkartuko gara. Elkar zaintzeko unea da; maite duguna zaintzeko unea da; euskara zaintzeko unea da.
Gogoan izan gure egitasmoa doakoa dela, debalde, dohainik. Ez duzue aitzakiarik, beraz. Konpromiso bakarra da ordu bete astean, lagun giro atseginean, euskaraz praktikatu eta bizitzea.
Ez galdu aukera hau. Izena emateko, KLIKATU
2020/06/08
Durangaldeko kultur lehiaketa eta Esaera zaharren argazki lehiaketako irabazleak
Durangaldeko Kultur lehiaketa eta Esaera zaharren argazki lehiaketako irabazleak baditugu!
Konfinamenduak eragindako gorabeherak direla eta, saria atzeratu eta moldatu egin behar izan dugu.
Pozik hartu dute Jasone eta Ainarak saria: liburutan gastatzeko 100 euroko txartela, eskualdeko edozein liburu dendatan.
Zorionak bioi eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.
2020/04/24
ESAERA ZAHARREN ARGAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEA
Badaukagu lehiaketako irabazlea.
Epaimahaia argazkilari eta berbalagun bik osatu dute. Ez da erabaki erraza izan, baina heldu gara adostasunera.
Ainara Ibañez da irabazlea. ZORIONAK!
Egoera normaltasunera bueltatzean izango duzu sariaz gozatzeko aukera. Gogoratu saria aukeratu behar duzula: bi pertsonentzako bazkaria Plateruena Kafe Antzokian edo lau pertsonentzako sarrerak euskarazko edozein emanaldi ikusteko eskualdeko aretoetan.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.
2020/03/27
Esaera zaharren argazki lehiaketara argazkiak.
Zer egin behar da parte hartzeko?
1. Aukeratu esaera edo atsotitz bat, hemen batzuk:
- Esaera zahar batzuk: https://labur.eus/wvQGc
- COVID19ak ekarritako atsotitzak: https://labur.eus/GC9bu
2. Eman bizia esaerari argazki batekin, eta bidali.
3. Bidali hona: durangaldea@aek.eus edo 639 400 786 (whatsapp) Jasotzeko azken eguna, apirilaren 20a.
Etxean egon arren, irudimena landu eta ondo pasatuko duzu! Zeren zain zaude?
Hona hemen orain arte jasotako argazkiak
Atsotitzak eguneratzen
Batzuei itxialdiak bere barruko bertsolaria ateratzeko balio izan diote. Hala, egunotan whatsappeko kontaktuen artean bueltaka dabiltza hamaika esaera edo atsotitz. Etxeko pareten artean ez da irudimenik falta.
Esaera zaharren argazki lehiaketarako aproposak diren atsotitz edo esaerak dauzkazue hemen.
Zer egin behar da lehiaketan parte hartzeko?
1. Aukeratu esaera edo atsotiz bat.
Behean dituzue eguneratutako mordoxka bat.
Hemen beste hainbeste: https://labur.eus/wvQGc
2. Zer datorkizu burura esaera horrekin? Eman bizia argazki batekin: egoera, pertsona, objektu... jarri irudimena martxan!
3. Bidali guri: durangaldea@aek.eus edo 639 400 786 (whatsapp)
2020/03/24
ESAERA ZAHARREN ARGAZKI LEHIAKETA
Etxeko itxialdiari aurre egiteko proposamena:
ESAERA ZAHARREN ARGAZKI LEHIAKETA.
Euskal Herrian oso errotuta egon dira urteetan zehar esaera zaharrak. Hizkuntzari bizitasuna eta umorea ematen diote, bertsoen antzera.
Zenbat ezagutzen dituzu? Gehiago ezagutu nahi?
Esaera zaharrak ikasi eta irudimena lantzeko argazki lehiaketa proposatzen dizugu.
Zer egin behar da lehiaketan parte hartzeko?
1. Aukeratu esaera bat.
Hona hemen proposamen batzuk: https://labur.eus/wvQGc
Egunotan whatsappean bueltaka dabiltzan esaerak ere aproposak izan daitezke (beheko argazkia).
Zuk aukeratu bat, hori bai, euskaraz!
2. Jarri irudimena martxan.
Aukeratutako esaerarekin erlazionatzen duzun egoera, pertsona, objektua... imajinatu.
3. Atera argazkia.
4. Bidali helbide honetara esaera eta guzti:
durangaldea@aek.eus edo 639 400 786 (whatsapp)
SARIA AUKERATU: Plateruena Kafe Antzokian bi lagunentzako bazkaria (menu berezia) // Elorrio, Durango, Berriz eta Abadiñoko antzokietan euskarazko antzerki edo zinema ikusteko lau sarrera, zuk aukeratu!
Argazkiak aurkezteko epea: apirilaren 20ra arte.
Koronabirusari hortzak eta euskarari bihotzak!
2020/03/17
Koronabirusari hortzak eta euskarari bihotzak!
Kaixo, Berbalagun!
Zer moduz doa etxeko egonaldi behartua?
Bakan batzuk oraindik lanera joaten jarraituko duzue; besteok, aldiz, telelana egiten ari gara; eta, oro har, guztiok imajinazioa erabiliz etxean entretenitzeko aukera bila.
Berbalagun egitasmoa euskaraz praktikatzeko programa baino gehiago da; harreman sarea da. Eta nola elikatu sarea? Bada, hauxe gure proposamena:
- Whatsapp taldeak bideo-hitzorduak egiteko erabiliko ditugu; mintzapraktika on-line bidez bideratuko dugu, ea nola moldatzen garen. Momentuz ohiko hitzorduak mantenduko ditugu. Etxean ere euskaraz PRAKTIKATU eta BIZI daiteke.
- Kultur Lehiaketa. Oraindik ez duzu bete galdetegia? Zeren zain zaude ba? Martxoaren 30era arte luzatu dugu epea. Saria: liburu elektroniko bat. Hona hemen galdetegia betetzeko linka: https://labur.eus/xRZ5m
- Egunean behin. Mugikorrerako euskal aplikazio bat da; tribial estiloko galdera-erantzunen joko bat. Deskargatu mugikorrean playstoretik eta sartu Berbalagunen taldean (beheko kartelean xehetasun gehiago). Astero parte hartzaile guztien artean zozketa egingo dugu. Sariak egoera normaltasunera bueltatu eta gero banatuko ditugu.
- Berbalagunen asebetetzea neurtzeko galdetegia. Gure lana baloratu eta hobetzen laguntzeko zuen premian gaude. Bost minutu nahikoa duzu galdetegi hau betetzeko: https://labur.eus/Dazys
- Ekintzak atzeratuta, ez bertan behera utzita. Martxorako aurreikusitako ekintzak atzeratu egin behar izan ditugu. Agenda berrantolatzen ari gara. Adi, Berbalagun! Maiatza eta ekaina bete-beteta datorkigu: sukaldaritza ikastaroak, mendilagun irteerak, tuppersex, hainbat idazleren irakurketak, berbalagunen bazkaria...
Berbalagun guztiok osatzen dugu. Horregatik, berrogeialdi hau pasatzeko, eta gerorako proposamenak, kritikak eta ideiak baldin badituzu, bidali helbide honetara: durangaldea@aek.eus edo 639400786 telefonora.
Besarkada handi bat Berbalagun guztioi!
Zaindu dezagun elkar.
2020/02/29
4. Mendilagun: Urkiolatik Arrazolara
URKIOLA-ARRAZOLA
OTSAILAK 29Laugarren Mendilagun irteera izan da gaurkoa. Eguraldiaren iragarpenak begiratuz pasatu dugu astea, eta euriaren beldurrez esnatu gara Mendilagunak. Anbotoko Mariri eskatutako desioek balio izan digutela dirudi; euririk ez baitu egin. Anbotoren magaletan ibilaldi magikoa egin dugu, ta ze gustura, gainera!
Gaurko hitzordua Durangoko Madalena autobus geltokian jarria genuen, goizeko 8:40eko autobusa hartzeko. Gehienak, jadanik, ezagunak izan arren, beste mendi irteeratara ere etorri direlako, jende berria ere animatu da gaurkoan. 18 laguneko koadrila elkartu gara autobus geltokian: Durangarrak, Elorriarrak, Axpetarrak, Zorrotzarrak eta Ermutarrak. 9:00etarako heldu gara Urkiolara. Motxilak soinean jarri, botetako lokarriak lotuta daudela ziurtatu, eta hasi gara mendian gora.
Urkiolamendira heltzeko aldapa pentsa baino maldatsuagoa izan da. Berehala bukatuko zelakoan, bada ez, gorputza bizi-bizi, esnatzeko balio izan digu hasierako aldapatzarrak. Eta heldu gara bideko lehen tontorrera, Urkiolamendira. Mendi ederrez inguratuta egin dugu lehen geldialdia.
Haize bortitza zebilen, eta euriaren beldur, ezin denbora luzez geratu. Ur pixka bat edan, eta berehala ekin diogu bideari. Hortik aurrera, aldapa gutxi izan dugu, eta txor-txor aritu gara, mingainari lana emanez. Lagun zahar eta berriak; ezagunak eta ezezagunak; Urkiolamendi igo orduko, denok ginen koadrila bereko Mendilagun. Bidexkatik inguruko landarediari begiratuz, atentzioa eman digu Nartzisoak ikusteak. Lore hori ederrak normalean baino lehenago loratu direla dirudi. Hala, bideari jarraituz, Zabalandira heldu gara.
Zabalandi, izenak ondo adierazten duen lez, landa zabaleko ingurua da. Eurite handirik egin ez duen arren, hango landak berde-berde daude. Ezkerraldean Anboto utzita, guk aurrera jarraitu dugu; Andastora.
Ikuspegi horretatik beste itxura bat hartu du Anbotok, triangelu forma. Zorrotzarrak sato eta guzti etorri dira, eta Obelixen edari magikoaren antzera, indar berritu gaitu ardoak. Ibilaldiko bigarren tontorra igo dugu, Andasto. Ordurako Arrazolan zain geneukan hamaiketakoarekin pentsatuz ekin diogu beherako bideari.
Anboto atzean utzi dugu, eta erromatarren galtzadatik jaitsi gara. Euririk egin ez duen arren, harriak labainkor zeuden, eta kontu handiarekin jaitsi behar izan dugu aldapa. Nahiz eta tentuz ibili, Mendilagun kide bat erori, eta eskumuturra puskatu du. Ordurako ia Arrazolan geunden, eta gaitz erdi.
Geldialdi eta azken orduko ezustekoa gora behera, pentsa baino beranduago heldu gara Arrazolara, 13:00ean. Arrazolako herritarrek herriko elkarteko ateak zabaldu dizkigute, eta hamaiketako eder batekin bukatu dugu goiz-pasa zoragarri hau.
Gure baso eta zuhaitzek euskaraz hitz egiten dute. Agian, horregatik uztartzen dute hain ondo euskarak eta mendiak.
Etxean, kalean, lanean eta mendian, bizi euskaraz!
2020/02/08
Durangotik Axpera Mendilagun irteera
3. MENDILAGUN
DURANGO-AXPEOTSAILAK 8



















































